Bidasoa garapen agentziak (Gipuzkoa) zuzentzen duen EDIT proiektua beste 7 partaidek babesten dute du. Helburua bereziki manufakturan ari diren eta Produktuen Pasaporte Digitala (PPD) ezar dezaketen lurraldeko enpresak laguntzea da. Proiektu honen xede nagusia, enpresak Europako etorkizuneko araudia errespeta dezaten (ESPR), PPDa ezartzeko beharrezko tresna guziak eskaintzea da,.
Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027), eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF)% 65eko kofinantzaketa du. POCTEFA programa europarraren helburuak lurraldearen lehiakortasuna hobetzea eta mugaz gaindiko eskualdeen balio-kateak indartzea dira. Lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez, mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen-jarduerak garatzen lagunduko du.
Proiektu hau Nafarroako Gobernuak babesten dago.
PROIEKTUAREN OINARRIA
Gaur egungo testuinguru sozio-ekonomikoaren ondorioz, enpresei zailago zaie erronka hauei bakarka erantzutea: lehiakortasuna hobetzea, merkatuan duten posizionamendua indartzea eta beren balio-proposamenean teknologia berriak eta berrikuntzak txertatzea.
Europar Batasuna, bere aldetik, Europako merkatuan saltzen diren produktuen ekoizpen arloan eskakizun batzuk finkatu, ekonomia zirkularreko dinamikak sustatu, eta horrela, ingurumen eta gizarte mailako kalteak gutxitzeko araudi bat lantzen ari da.
Produktuaren Pasaporte Digitala (PPD) gardentasuna eta zirkularitatea sustatzeko tresna sendo bat izango da.
Enpresei beren produktuen
bizi-ziklo osoari buruzko xehetasun guziak eman, eta partaideak eta kontsumitzaileak horren inguruan informatzea ahalbidetzen du.
Ondorioz, proiektu hau enpresen eraldaketa prozesuaren gakoetan zentratuko da, enpresek trantsizio bikoitz bat egin behar baitute: digitala eta ekologikoa. Erronka horri erantzuteko beharrezkoak diren gaitasunak identifikatzea eta hedapen-estrategia definitzea ahalbidetuko du.
Proiektuak PPDrako trantsizioa egiteko beharko dituzten gaitasun eta baliabide mailan zertan diren zehazten duen auto-diagnostikorako tresna bat proposatuz, esperimentazio lurraldeko enpresak laguntzea du helburu. Ondoren, materialaren, giza-baliabideen eta logistikaren arloan aholkularitza eskaini dezaketen adituen zerrenda bat aurkeztuko zaie. Eraldaketa fase honen aurretik, beste enpresekiko eredu izan daitezken proiektuko kide diren bi enpresek aplikatuko dute Produktuaren Pasaporte Digitala.
Euskal Herri osoan landu, eta beste eskualde eta lurraldeetarako eredugarri izan daitekeen metodologia sortuko den proiektu hau ehungintza, altzarigintza eta elikadura sektoreetan zentratuko da.
3 SEKTORE IKERTUAK
ALTZARIGINTZA
ELIKADURA
EHUNGINTZA
2
ENPRESA PILOTU
1
AUTODIAGNOSTIKORAKO TRESNA
Europar Batasunak Produktuaren Pasaporte Digitalaren inguruan ezartzeko dituen argibide eta eskakizunak aztertu, lurraldera egokitu, eta enpresen eraldaketa digitala gauzatzeko lagundu eta adituen ekarpena prestatzeko hainbat lan eginen dira 3 urtez (2024-2026). Prozesuaren amaieran, bi enpresetan proiektu pilotu bat egingo da.
Partaidetzan 2 herrialdetako eta 3 eskualdetako 8 entitatek parte hartzen dute, bakoitza, bere ibilbide, gaitasun, esperientzia eta baliabide ezberdin eta osagarriekin.