Proiektuko adituekin lan-bilkura Bidarten
26.12.2024
2024ko azaroaren 21ean, EDIT proiektuko partzuergoko adituen lehen lan-bilkura egin zen Bidarten. PPD-aren inguruko “tresna-kutxa” huts bat proposatu ez dezagun, beharrezkoa da iritzi trukaketa espazio horiek 2025eko martxora arte antolatzea enpresen errealitatetik ahal bezain hurbil egon eta proiektua behar bezala lantzeko.
Bidasoa Activa – Bidasoa Bizirik buru duen EDIT proiektuaren helburua PDP (Produktuen Pasaporte Digitala) inplementatzera bideratutako eraldaketa-prozesurako beharrezko tresnak emanez enpresei laguntzea da, bereziki enpresa txiki eta ertainei. Horri esker, araudia bete, lurraldearen lehiakortasuna handitu eta eskualdeen mugaz gaindiko balio-kateak indartu ahal izango dituzte.
Europar Batasunak Produktuen Pasaporte Digitalaren ezartzeko, honek dituen argibide eta eskakizunak aztertu, lurraldera egokitu, enpresen eraldaketa digitala gauzatzeko laguntzak prestatu eta adituen ekarpena landuko dira 3 urtez (2024-2026).